logotipo

BIOGRAFIA

Jexuxmai Lopetegi (1956)

Jexuxmai Lopetegi (1956), Zarauztarra, 1970ean taularatu zen lehen aldiz bere anaia zaharraren taldean, hamalau urte zituelarik. 1976an Sasi taldea sortu zuen eta Zarauzko Musika Plazan aritu . zortzi urtez.
1984ean Akelarre taldekoek Anje Duhalde ordezkatzeko proposamena luzatu zioten eta bapatean musika lanbidetzat hartu zuen. Akelarrekin bost diska grabatu zituen 8 urteko ibilbidean (Mari, Rockzale, Gauero zuzenean, 7.90 eta Akerraldian).

1993ko martxoan Akelarre utzi eta bere bakarkako lehen lana prestatzen ari dela, Kepa Junkerak deitzen dio bere proiektu berrirako. Bi urtez Junkeraren “bandan” zuzeneko abeslari modura eta 95ko otsailean grabatzen da “Kalejira Al Buk”. Sei hilabete lehenago, Pausokakoentzat, Joseba Gotxiren bitartez “Goenkale”ko sintonia grabatzen du. Kantak 1994tik 2000.arte iraungo du ETB1 ean.

1994ko Durangoko Azokan irtetzen da kalera bere lehen lana Jexuxmai & Noizbehinka bezala. Bitartean kolaborazio eta konposizio lanak egiten ditu hainbat talde edo musikoentzat, hala nola, Ganbara (Bihotz erratua), Izotz (Milaka), AEK (aek eguna 95), Eskola Txikiak (Eskola Txikiak bizirik), Maixa ta Ixiar (Zuhaitzarena,)Mikel Markez, Tapia ta Leturia, Imuntzo ta Beloki.

1997 bakarkako bigarren lana, “Denboratik at”.

1999an Jexuxmai Lopetegi bezala “Ez diren gauzak”.

2000an Esteban Estebanen Liburu-Diskan Alaitz eta Maider ,Drogas, Andoni Egaña ,eta Evaristorentzat egiten ditu kantak.

2003an “Laua”diska.

2005ean Kilometroak Orio-Zarautz diska ixten duen kanta.

2007 eta 20008 Zarauzko Jazz Mintegian Oliden´s Band eko partaide gitarra eta abeslari.

2009ko otsailan Bitoriano Gandiagaren omenez kantatuko du.

2009ko urriaren  22an “Izar Uxo” diskoa aurkestuko du Elkar diskoetxearen eskutik.

2013ko urriaren 29an “Errekan gora” diskoa Baga biga diskoetxearen eskutik.

2016ko urrian “Itzal zaunka” Antton Olariaga eta Harkaitz Canorekin

*Jexuxmai Lopetegi  gitarra irakasle Imanol Urbieta udal musika eskolan.